Webgune honek cookiak erabiltzen ditu helburu estatistikoetarako.Baldintzekin eta terminoekin ados nago. Si continuas navegando estás aceptándola.

MUSIKAGILEAK

EUSKAL HERRIKO MUSIKAGILEEN ELKARTEA

MUSIKAGILEAK, gaur egungo sortzaileen obraren zabaltzeari arreta berezia emanez, xede nagusitzat garai guztietako euskal musika sustatzea eta indartzea duen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Estatutuetan aurreikusitako helburu orokorrak lortzeko, MUSIKAGILEAKek mota anitzeko jarduerak burutzen ditu, hala nola kontzertuak, lehiaketak, lantegi eta mahai-inguruak, argitalpenak, eta euskal erakunde eta musika eragileekin hitzarmenak itundu ditu. MUSIKAGILEAK MGNE Musika Garaikideko Nazioarteko Elkarteko eta EHMBE Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko kidea da.

MUSIKAGILEAKek, bere jarduera nabarienen artean, sortze-eremu eta arlo instrumental anitzeko kontzertuez osotutako Musika Garaikidearen Zirkuitua eskaintzen du urtero. Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) eta Euskadiko Orkestrarekin (EO) lankidetzan, elkarteko egileen lanez osoturikokontzertuak antolatzen ditu aldizka. MUSIKAGILEAKek estuki egiten du lan bere inguruko beste jaialdi batzuekin ere, hala nola Smash (Donostia), Bernaola (Gasteiz), Musika Hamabostaldia (Donostia), Musikaste (Errenteria). Bere eginkizun pedagogikoa zabaltzen du, Musikenerekin lankidetzan, ikastaro eta mintegiakantolatuz eta DSS2016 kultur hiriburutzarekin elkarlanean José María Usandizagari buruzko ekimen didaktikoa garatu du. Etxepare Institutuarekin duen hitzarmenak bere helburuen hedapena nazioartean sendotzea ahalbidetu dio, beste herrialdeetako musikari eta festibalekin lan eginez. MUSIKAGILEAK, egun, ikusgaitasun handiko bitartekaria da, erakunde nagusien mintzaide berezia batik bat.

 

ZUENDARITZA BATZORDEA:

Lehendakaria: Javier Quislant García

Lehendakariordea: Helga Arias Parra

Diruzaina: Gabriel Erkoreka Graña

Idazkaria: Jagoba Astiazaran Korta

Batzordekidea: Ramon Lazkano Ortega

Batzordekidea: Zuriñe F. Gerenabarrena

 

ESTATUTUAK:

Berriak

El X Circuito de Música Contemporánea Musikagileak se celebrará entre el 27 de septiembre y 3 de diciembre en Donostia y Bibao. A lo largo de once conciertos, el Circuito ofrecerá la oportunidad de escuchar 54 obras de 33 compositores vascos, entre ellas 17 estrenos absolutos.  

Kontaktua

C/ Alfonso XI, 2 20100
Errenteria - Gipuzkoa

Tel: (+34) 943 000868
Fax: (+34) 943 529706
info@musikagileak.com